AURKEZPENA
-
Haur eta nerabeen Psikiatria Unitateko eskola-zerbitzua Donostia Unibertsitate Ospitaleko Psikiatriako eraikinean aurkitzen da.
Harremanetarako datuak honakoak dira:
E-maila: donospigazte@oethgipuzkoa.org
Telefonoa: 648201934
Helbidea: Dr. Begiristain kalea z/g, 20014 – Donostia
Psikiatriako eskola-gelak, Pediatriako eskola-gelarekin batera, OETH Zentroaren Ospitaleko Esparrua osatzen dute.
Eskola gela honetan, jardun osoko irakasle bat dago, Hezkuntza Orientaziokoa; eta arlo guztietan ikasleek egiten duten lanari jarraipena ematea da bere helburua. Bestalde, ikasleen arlo zientifikoaz arduratzen den beste irakasle bat dago, asteko goiz bat eta arratsaslde bateko jarduna duena.
IKASLEAREN ITZULERA
-
Ospitalean egon beharreko aldia amaitutakoan, ikasleak ohiko ikastetxera egingo duen itzulera errazten saiatzen da eskola zerbitzu hau eta, horretarako, osasun arduradunen, gurasoen, ikaslearen beraren, tutorearen eta irakasleon plan bat lantzen da.
Ikastetxera itzultze hori samurragoa egingo dioten aspektuak lantzen eta adosten dira: ikasleak une horretan bizi duen egoerari buruzko informazioa, ikastetxera itzulitakoan jarraitu beharreko urratsak, ikasketa prozesu arruntean eta irakasle eta ikaskideekin izango dituen harremanetan eragozpen handiegirik gabe sar dadin ikaslea.
ESKOLA ZERBITZUAREN FUNTZIOAK ETA HELBURUAK
- Gipuzkoako edozein herritako 10 eta 17 urte bitarteko nerabeak hartzen ditu zerbitzu honek, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Haur eta Nerabeen Unitate psikiatrikoan ingresaturik daudenean.
- Ikasle bakoitzarekin egiten den lana, bera dagoen ikasketa-mailari dagozkion oinarrizko helburuak lortzera bideratzen da. Beharrezkoak diren egokitzapenak egiten dira, kontuan izan behar baitira ikasleak gaur egun bizi duen egoera eta eskola zerbitzu honek dituen mugak. Unitateko ikasleek ikasketarako duten ordu-kopurua 14 ordu ingurukoa da astean.
- Horrelako egoera batean posible den normaltasun handiena eskaintzea ikasleari, duen adinarekin bat datozen jarduerak burutzea, eta ikastetxera eta ingurune pertsonal ohikora itzultzea samurragoa egingo dioten aspektuak lantzea, eskola jardueraren jomuga dira.
- Aldi bateko heziketa behar bereziak dituzten ikasleak dira, eta heziketazko erantzun egokitua, malgua eta kalitatezkoa izan beharko du. Gainera, eskola jarduerak ez du oztopo izan behar, lagungarri baizik, osasun egoera hobea berreskura dezaten.
GURE LAN METODOLOGIA Ez ditugu programazio berezi eta independenteak egiten, iraupen laburreko ingresatuekin ez bada. Ikasleekin eskola gelan egiten dena, funtsean, lan kurrikulara da. Lan hori lotuta dago beren ikastetxean lantzen ari diren curriculumarekin. Horrexegatik, gure lanaren ardatz bihurtzen da ikastetxeekin lankidetzan aritzea: ikaslearen heziketa taldea osatzen duten irakasleekin eta, batik bat, tutorearekin. Tutorea da erreferente nagusia guretzat, berak koordinatzen baititu hango irakasleak, eusten die gure gelarekiko harremanei eta baita Unitateko psikiatra eta psikologoarekikoei ere, beharrezkoa denean. Haiek eta guk, elkar hartuta, Lanerako Plan Banakakoa osatzen dugu ikaslearentzat. Plan horrek eskatzen du:
ESKOLA ZERBITZUA, OSASUN ARDURADUNAK ETA IKASTETXEAK
|