IKASLEEN BALDINTZAK
1. Ikasleak EAEko ikastetxe batean matrikulatuak egon behar dira.
2. Adina 6 eta 16 urte artean.
3. Ikasleak osasun mental arazo oso larriak izan beharko ditu, eta Osakidetzako Haur-Gazteen psikiatriako Unitatearen eta Berritzeguneetako aholkularien jarraipena izan beharko du.
4. Hezkuntza, familia eta gizartean egokitzeko zailtasun handiak izango ditu.
5. Adimen Urritasunik ez izatea
6. Gurasoen eta/edo ordezkari legalen baimena izan beharko du.
7. Balorazio Batzordearen onarpena izan behar du.
Unitate Terapeutiko-Hezigarrian onartzea denboraldi zehatz baterako izango da. Nolanahi ere, ume edo nerabea eskolan berriro sartzea dute azken helburu, eta ez da egonaldi luzeko unitate bat.
Ikaslea proiektu terapeutiko-hezigarrian dagoen bitartean, Unitate Terapeutiko-Hezigarria eta ikaslearen erreferentzizko ikastetxearen arteko kopartizipazioa bultzatuko da, egonaldia malgutasunez moldatuz ikaslearen eta ikastetxearen egoerara.
Proiektu terapeutiko-hezigarrian dauden ikasleek beren ohizko ikastetxeetan matrikulatuta jarraituko dute, beharrezko koordinazio eta partaidetza bultzatuz bere erreferentzi ikastetxean prozesu egokia izateko.