HELBURUAK

Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Unitate honen helburuak lau arloekin dute lotura:

1.    Osasun mental arazo larriak dituzten ikasleei,  laguntza terapeutiko-hezigarria intentsiboa eskaintzea.

2.    Eskola inklusiboaren ildotik, proiektua irauten duen bitartean ikastetxearekin elkarlana bultzatzea, ikasleari erantzun bateratua eman ahal izateko.

3.    Proiektuak irauten duen bitartean  familiarekin elkarlana  bultzatzea, beraien inplikazioan sakonduz.

4.    Hezkuntza, Osasun Mentala eta  Gizarte Zerbitzuetako  profesionalen arteko elkarlana bultzatzea.

 

Helburu horiek elkarlotuta dauden arlo ezberdinekin lotura dute, eta  Sistemen Teorian oinarrituta, aldaketaren bat baldin badago sistema batean, besteetan eragina edukiko du. Sistema guztien elkarlana beharrezkoa da ikasle bakoitzak bere proiektuan izango dituen helburuetan aurrera egin ahal izateko.


ZEHAZTAPENAK


Interbentzioaren arrakasta lortzeko oso garrantzitsua da ondorengo puntu hauek kontuan hartzea:

 

1.  Ikasleak Unitate Terapeutiko-Hezigarrira (UTH) joateko borondate edo nahia azaltzea.

2.  Familiak onartzea bere seme-alabak UTHra joatea eta ondorioz, bere partaidetza ziurtatzea prozesu osoan.

3.    Nahiz eta ikasle bakoitzaren egoera  ezberdina izan, ezinbestekoa ikusten dugu ikasleak bere erreferentziazko ikastetxearekin harreman zuzena mantentzea, ordutegia konpartituz.

4.  Erreferentziazko ikastetxea, Berritzegunea,Osakidetza,Gizarte Zerbitzua eta UTHaren arteko koordinazioa eta elkarlana ezinbestezkoa da, ikasleari erantzun bateratua eman ahal izateko.